top of page

Debagoienean zinema lantzen zuen ekitaldirik ez zegoela eta, Oñatiko lagun talde bati Laburmetrai Rally bat antolatzea bururatu zitzaion.

 

Laburmetrai Rallyaren I.edizioa 2010ean ospatu zen eta 7 taldek hartu zuten parte.

 

Atal honetan 2010. urteko irabazleen laburmetraiak dituzue ikusgai.

 

Landu beharreko gaia “Zuloan” izan zen.


Epaimahai bezala Iban Garate (aktorea eta aurkezlea) Alberto Gorritiberea (zinema zuzendaria), Aitor Mantxola (Argazki zuzendaria), Aitor Arregi (Zinemagilea), Jotxo Larrañaga (EHUko ikus - entzunezko komunikazio Irakaslea)


 

II.Edizio honetan, partehartzea bikoiztu egin zen, ekitaldiari indar berria emanez. Aurkezturiko lanak oso txukunak izan ziren eta taldeek esperientzia handiagoa erakutsi zuten beraien grabaketetan.

 

13 taldek hartu zuten parte edizio honetan eta lanak “Ura” gaiaren inguruan landu behar izan zituzten.

 

Epaimahai bezala Aitor Mantxola (Argazki zuzendaria), Jotxo Larrañaga (EHUko ikus - entzunezko komunikazio Irakaslea), Aitor Arregi (Zinemagilea), Patxi Romero (Zinema langilea),

 

 

 

 

Iaz Institutoko Aretotik Santa Ana Antzokira leku aldatu zen eta parte hartzaile guztientzat luntxa eskeini zen.17 taldek hartu zuten parte.

 

Landu beharreko gaia “Zalantza” eta erabili beharreko objetua “soka” izan ziren.

 

Epamahai bezala Aitor Mantxola (Argazki zuzendaria), Maider Egues (Kazetari, aurkezlea eta zuzendaria) , PAKE LEKU antzerki taldeko bi kide, Martin Jauregialtzo (Elkar Hezi ko Irakaslea eta idazlea), Anton “ Guria” (Oñatiko zine klubeko sortzaile eta zinezalea).

 

 

 

 

 

 

2010 / ​I.OLR

2011II.OLR

2012 / III.OLR

2013 / ​IV.OLR

Laugarren edizio honetan aurreko urteko egitura berdinarekin jarraitu genuen, baina urtero egin ohi dugun bezala orain ere aldaketa batzuk egin genituen laburmetraien baldintzetan batez ere.

 

Urtero landu beharreko GAIA oraingoan GENERO ZINEMATOGRAFIKOA izan zen eta zozketa bidez suertatu zen generoa fantastikoa izan zen. Objetua berriz CASETTE bat izan zen.

 

Epaimahaiari dagokionez, Iñake Irastorza ( aktorea), Iban Garate (aktorea), Ramon Agirre ( aktorea), Martin jauregialtzo (Elkar Heziko irakasle eta zinezalea) eta "Anton Guria"( Oñatiko zineklubeko sortzaileetako bat) izan ziren.

 

bottom of page