top of page

15. edizoko Egitaraua eta Oinarriak

Egitaraua

  • 8:00 - Aurkezpena eta arauak Santa Ana Antzokian

  • 19:00ak arte - Ikus-entzunezko lanen entrega Santa Ana antzokiko sarreran

  • 21:30 Talde guztien photocalla

  • 22:00tan Santa Ana antzokian emanaldia. Streaming bidez ere ikusi ahal izango da OLR youtube kanalean

Oinarriak

​

 

  • Izena ematen duten lehen 20 taldeak onartuko dira. Izen-ematea azaroak 15 itxiko da. Edo plaza guztiak agortu arte.

  • Parte-hartzaile kopuru maximoa taldeko 10 lagunekoa izango da.

  • Parte-hartzaileen adina gutxienez 15 urtekoa izan behar da. 2009.urtean edo lehenago jaioak.

  • Lanak euskera hutsean izan beharko dira, ahozkoa nahiz idatzizkoa. 

  • Adin guztietarako lanak izan beharko dira. 

  • Antolakuntzak emandako generoa edo gaia landu beharko da eta emandako objektua agertu beharko da

  • Antolakuntzak emandako 13 tokietako bi irudietan azaltzea beharrezkoa da.

  • Lanen iraupena, tituluak kontuan hartu gabe, gutxienez minutu batekoa eta gehienez 3 minututakoa izan beharko da, titulu guztiak barne.

  • Antolakuntzak emandako USBan agertzen den klipa lanaren hasieran gehitzea beharrezkoa da. Lanaren iraupenerako kontutan hartuko da kliparen iraupen denbora.

  • Parte-hartzaileek beharrezkoa duten materiala ekarri beharko dute (kamara, ordenagailu, jantzi...).

  • Ikus-entzunezko lanak VLC programak irakurri ditzaken formatuetan entregatzea onartuko da  eta antolakuntzak emandako USBan aurkeztu beharko dira taldearen datuak biltzen dituen fitxa batekin.

  • Lanak 2024ko azaroak 16, arratsaldeko 19:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira Santa Ana antzokiko sarreran. (EZ DA ATZERAPENIK ONARTUKO). Berandu entregatzen diren lanak, ez dute sarietara hautatuko baina laburmetraia proiektatuko egingo da, taldeak kontrakoa adierazten ez badu.

  • Ezingo dira lanak sare sozial edo plataforma digitaletan publikatu emanaldia amaitu baino lehen. Araua betetzen ez duten taldeak ez dute sarietara hautatuko.

  • Antolakuntza ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo, ez eta gerta daitezkeen arazo fisikoez arduratuko.

  • Ekoitzitako lan guztiak Creative Commons AITORTUPARTEKATU lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikusi:http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.

  • Antolakuntzak beharrezkoak jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.

  • Arazo eta zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena du.

  • Adin txikikoak laburmetraietan agertu ahal izango dira, aurrez grabazio horretan agertzeko gurasoen baimena dutela aitortzen duen dokumentua aurkezten badute. Antolakuntzak baimena emateko dokumentuak partehartzaile guztien eskura jarriko ditu.

  • Antolakuntza ez da irudietan agertzen denaren erantzule egingo.

  • OLRko antolakuntzak DemaSAlehiketaren antolakuntzara bidaliko ditu irabazleen datuak. OLRn parte hartzeak antolakuntzari DemaSAlehiaketara irabazleen datuak bidaltzea onartzen da.

    • Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetrai lehiaketatan (24-48 orduko edo 24 ordutako edo gutxiagoko formatua dutenak) finalista geratu direnen finala da DemaSA. 

    • Aurten, XV.OLRn lehenengo eta bigarren sailkatuak hartuko dute parte (DemaSAko arauen arabera).

Sariak

  • SARI NAGUSIA

  • BIGARREN SARIA

  • HIRUGARREN SARIA

  • PUBLIKOAREN SARIA

  • INTERPRETAZIO ONENARI SARIA

  • ANTOLATZAILEEN SARIA

 

ADIN TXIKIKOEN PARTE HARTZE BAIMENA

* Zalantzarik izanez gero idatzi olr.antolakuntza@gmail.com helbide elektronikora eta ahalik eta azkarren erantzungo dizugu.

bottom of page